Errauskin printzea - Babette Cole
Errauskin Printzeak ez zuen printzea ematen, kakanarrua, pekatsua, zikina eta argala baitzen. Hiru anaia kankailuak eta iletsuak zituen, beti iseka eta barre egiten ziotenak. Beti diskotekan egoten ziren haien emaztegaiak ziren printzesa batzuekin. Eta Errauskin Printze koitadua, berriz, beti etxean, haiek zikindutakoa garbitu eta garbitu, jo eta ke. -Ai! Nire anaiak bezain indartsua eta iletsua banintz! –pentsatzen zuen, lanean leher eginda, sutondoan. Larunbat gau batean, galtzerdi batzuk garbitzen ari zela, maitagarri zikin bat erori zen tximiniatik behera. -Zure desio guztiak beteko ditut –esan zion maitagarriak. -Tingo, Tongo, Tangoa, lata huts hau auto bat izango da! -Kira, Kera, Kara, zuzen-zuzen diskotekara joango zara! -Honek ez du balio! –esan zuen maitagarriak. -Arratoi behatz eta herensuge begi, zure arropa zarpailak bihur daitezela janzki. -Alajaina! –Ez nuen espero horrelakorik! –esan zuen maitagarriak. -Orain zure desiorik handiena beteko dut. Indartsu-indartsua eta iletsu-iletsua izango zara! Eta... Bai izan ere! Errauskin handikote eta iletsu egin zen. -Hau marka! –esan zuen maitagarriak-; berriro huts egin dut, baina ziur nago apurtuko dela sorginkeria gauerdia iristean. Inolaz ere ez zitzaion Errauskin Printzeari burutik pasa, maitagarriaren hutsegite haren ondorioz, tximino handi eta iletsua zenik. Izan ere, hain eder ikusten zuen bere burua! Eta azkar-azkar abiatu zen diskotekara. Autoa oso txikia zen; hala ere, jakin izan zuen probetxua ateratzen. Baina, printzeen diskoteka hartara iristean, hura arazoa! Hain handikotea zen, ez baitzen atetik pasatzen. Eta etxera autobusez itzultzea erabaki zuen. Geltokian oso printzesa ederra aurkitu zuen. -Zein ordutan pasatzen da autobusa? –galdetu zuen marmarka. Zorionez, une hartan, hamabiak jo zuten eta Errauskin Printzeak bere lehengo itxura hartu zuen. Printzesak uste izan zuen Printzeak salbatu egin zuela, tximino iletsu hura uxatuz. -Egon! Zaude pixka batean! –egin zion oihu Printzesak, baina Errauskin Printzea hain lotsatia zen, korrika hasia zen ordurako.Eta zalaparta hartan... Baita galtzak galdu ere! -Egon! Zaude pixka batean! –egin zion oihu Printzesak, baina Errauskin Printzea hain lotsatia zen, korrika hasia zen ordurako.Eta zalaparta hartan... Baita galtzak galdu ere! Printzesa hura nor izango eta Euroeder Printzesa aberatsa eta polita suertatu zen. Eta bandoa jarri zuen galtza horien jabea topatu nahian. “Euroeder printzeak agintzen du pozik ezkonduko dela, tximino iletsu handiarengandik libratzean, galtzak galdu zituen printzearekin. Gaur bertan hasiko dira probatzeko saioak”. Lurralde urruneko printzeak ere ahalegindu ziren prakak janzten, baina galtzak bihurritu egiten ziren eta inork ez zuen lortzen. Espero bezala, Errauskin Printzearen anaiak han ari ziren borrokan galtzak janzteko asmoan. -Berak jantzi ditzala! –agindu zuen Printzesak, Errauskin Printzea seinalatuz. -Txepel honek ezin izango ditu jantzi –egiten zioten burla anaiek. Baina, lortu zuen! Euroeder Printzesak bere maitasuna deklaratu zion segituan. Eta horrela, Errauskin Printzea Euroeder Printzesarekin ezkondu zen eta zoriontsuak eta aberatsak izan ziren sekulorun sekulotan. Euroeder Printzesak maitagarriarekin hitz egin zuen hiru anaia iletsuei buruz... Maitagarriak neskame bihurtu zituen hiru anaiak. Eta aurrerantzean, sekulorun sekulotan etxeko lan guztiak egitea egokitu zitzaien.