Oihaneko txakurrak eta etxeko txakurrak - Boli Kosta

https://vimeo.com/462659371

OIHANEKO TXAKURRAK, ETXEKO TXAKURRAK  (Boli Kosta)

Behin batean Anangamak, Niame Jainkoaren anaiak, Lur azalaren gainean bizi ziren lehenengo bi txakurrak suaren bila bidali zituen.

Bidean zehar zihoazenean, txakurrek fruitu bat aurkitu zuten. Haietariko bat jateko prestatu zen, baina besteak erriertan egin zion eta Anangamak sua lehenbailehen eramateko agindu ziela gogoratu zion.

—Segi zeuk aurrera -esan zion lehenengo txakurrak-, nik fruitua jan eta laster helduko naiz zure parera.

Beste txakurrak bideari jarraitu zion, sua hartu zuen eta itzultzean, laguna bidean aurkitu zuen. Elkarrekin joan ziren Anangama zegoen tokiraino eta sua hartu zuen txakurrak gertatutakoa kontatu zion jainkoari.

—Ongi da -esan zuen Anangamak-. Zure alferkeria dela eta, gizonek kozinatutako janaririk beste inoiz ez jatera kondenatzen zaitut. Zuk, ordea, gizonen alboan jateko eskubidea izango duzu.

Horrexegatik daude orain oihaneko eta etxeko txakurrak.

Eta gizonak sua pizten duenean, etxeko txakurrak bertara bu bildu eta alferkeriaz etzaten dira, "Horretarako joan nintzen beste garai batean suaren bila” esanez bezala.