Tximinoek ilargia nola salbatu zuten - Tibet

https://vimeo.com/462659189

TXIMINOEK ILARGIA NOLA SALBATU ZUTEN  (Tibet)

Behin batean oihan sakon eta trinko batean tximino talde bat bizi zen. Alaikiro bizi ziren, adarrik adar salto eginez, intxaurrak janez eta elkar zirikatuz.

Tximinoak zuhaitzetako adarretan atsedena hartzen ari ziren gau batean, oihaneko aintziran llargiaren islada ikusi zuten.

—Begira! -oihu egin zuen tximinoetako batek-. Ilargia aintzirara erori da! Salbatu egin behar dugu, mundua ezin baita llargirik gabe geratu!

Beste tximino guztiak ados egon ziren:

—Ongi da. Goazen Ilargia aintziratik ateratzera.

Eta Ilargia aintzirako uretatik nola aterako zuten pentsatzen hasi ziren. Haietariko batek hauxe esan zuen:

—Katea bat egin behar dugu. Katea horren bidez llargia aintziratik atera eta zerutik eskegiko dugu berriz.

—Ederto! -esan zuten tximino guztiek batera.

Eta halaxe egin zuten. Tximino batek gogor oratu zion aintzira

alderantz makurtuta zegoen zuhaitz baten adarrari: bigarrena haren buztanetik zintzilikatu zen, eta hirugarrena honen buztanetik. Horrela, bata bestaren buztanetik zintzilikatuz, uretaraino heltzen zen katea bat osatu zuten.

Baina adarrak ez zion pisuari eutsi eta azkenengo tximinoa ura ukitu arte makurtu zen. Orduan uraren azala mugitu eta llargiaren irudia bat batean desagertu zen. Une hartan adarra puskatu zen eta tximino guztiak uretara erori ziren.

Guztiz bustita eta beldurrez eta hotzez dardarka irten ziren. Zuhaitzetara igo eta hantxe geratu ziren. Halako batean haietariko batek gorantz begiratu zuen eta llargia ikusi zuen.

—Begira, lagunok! -oihukatu zuen-. Ilargia zerura itzuli da! Seguraski, katea osatu dugunean, harrapatu nahi genuela pentsatu du eta zerura ihes egin du.

Tximinoak poz-pozik zeuden eta laster ahaztu zuten aintziran hartutako bainu hotza. Ilargia beraiek salbatu zutela uste zuten.

—Mundua salbatu dugu! -esaten zieten harro-harro beste animaliei-. Guri esker mundua ez da llargirik gabe geratu.