Zergatik ez duen ilargiak jantzirik - Jugoslabia

https://vimeo.com/462658867

ZERGATIK EZ DUEN ILARGIAK JANTZIRIK  (Jugoslabia)

Behin batean llargia bere amarengana hurbildu eta hauxe esan zion:

—Aizu, amatxo, soineko bat eduki nahi dut- Lurreko biztanleek erabiltzen dituztenak  bezalako soineko bat eduki nahi dut.

—Ongi da, ene alabatxoa -erantzun zion amak-. Zoaz jostunarengana eta esaiozu soinekoaren neurriak hartzeko.

Joan zen, bada, Ilargia jostunaren etxera, honek neurriak hartu zizkion eta handik bost egunera itzultzeko eskatu zion.

Bost egunen buruan han joan zen llargia jostunaren etxera lasterka bizian. Soinekoa janzten hasi zen, baina ezin zuen inola ere sartu: laburregia eta estuegia zuen.

"Dirudienez, erratu egin naiz" pentsatu zuen jostunak bere baitan eta neurriak hartu zizkion berriro.

—Itzul zaitez bost egun barru -esan zion.

llargia handik bost egunera itzuli zen, soinekoa frogatu zuen eta gauza bera gertatu zitzaion berriz: laburregia eta estuegia zuen.

—Badirudi berriro erratu naizela -esan zuen jostunak eta hasieratik ekin beharko diot lanari.

Ostera ere handik bost egunera itzultzeko eskatu zion jostunak llargiari eta lanari ekin zion. Bost egunak igaro ziren. Jostuna soinekoaren hirugarren froga egiteko zain zegoen eta bat batean gorantz begiratzea bururatu zitzaion. Han goian, zeruan Ilargia bete-betea agertzen zen. Ez zuen soinekoa berriz frogatu beharrik izan; bazekien llargiak ez zuela ongi edukiko, orain bola bat bezain borobil zegoelako. Orduan jostunak eskuak altxatu eta honela esan zion llargiari:

—Ezin dizut soinekorik egin, Ilargia, orain laurdena, gero erdia eta ondoren osoa baitzara! Batzuetan txikia zara eta bestetan, aldiz, handia. Neurri asko hartu arren, inoiz ez duzu soinekoa ongi edukiko.

Horrexegatik geratu zen Ilargia soinekorik gabe.