Enara jatorra - Mongolia

 

https://vimeo.com/460159188

ENARA JATORRA  (Mongolia)

Jan-Gard txori beldurgarriak liztorrari deitu eta hauxe esan zion: —Zoaz hegaz lurrera eta galdetu ea odolik gozoena nork duen. Eta kontuz zer esaten duzun, ez baitu inork jakin behar.

Liztorrak lur osoa zeharkatu zuen, bertan bizi ziren guztien odola xurgatuz. Odol mota guztiak dastatu zituenean, Jan-Gard txori erregearenganantz itzuli zen. Bidean enara batekin topo egin zuen.

—Nondik zatoz eta nora zoaz? -galdetu zion enarak liztor inozoari-. Erantzun berehala.

"Ene! -pentsatu zuen liztorrak-. "Orain jan egingo nau; hobe dut nire sekretuaren berri ematea". Eta dena azaldu zion:

—Jan-Gard txori erregeak munduan odolik gozoena nork duen bilatzera bidali nau. Odol guzti-guztiak dastatu ditut eta gozoena giza-odola dela uste dut.

Enara berehala konturatu zen horrek ondorio larriak ekarriko zizkiola gizonari eta mihia moztu zion liztorrari. Gero Jan Gard

erregearengana joan ziren biak hegaz, eta hark erantzuna eskatu zion listorrari. Baina mihirik ez zuenez, liztor gaixoak "biss, biss” baino ez zuen esaten. Jan-Gard guztiz haserretu zen eta oihuka hasi zitzaion liztorrari:

—Tira, esaidazu azkar zeinek duen odolik gozoena.

Baina liztorrak ezin zion erantzun. Orduan enarari galdetu zion:

—Esaidazu, Enara, ulertzen al duzu liztorrak esaten duena?

Eta enarak erantzun zion:

—Bai, noski. Odolik gozoena sugeena dela esaten du.

Geroztik Jan-Gard txori erregeak suge bat eramaten du beti mokoan eta gizona eta enara elkarrekin bizi dira lagunen moduan. Ipuin hau entzun ondoren, erraz ulertu ahal da zergatik esaten den gaur egun enarak gizonari zoriontasuna ekartzen diola.