Ezezaguna - Emakume bat asto gainean

http://aittu.podomatic.com/entry/2011-06-09T08_02_10-07_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: ezezaguna

Behin batez, emakume bat asto baten gainean zihoan, eta hari tiraka, senarra. Jen­deak, haiek ikusirik, esan zuen:

—Hau da hau! Horrelako­rik! Emakume axolagabea eroso baino eroso­ago doa asto gainean, eta gizon errukarria, berriz, oinez!

 

Hurrena gizona asto gainean eta emaztea oinez abiatu ziren. Orduan jendeak:

—Baina, baina... zer da hau! Hamaika ikusteko jaioak gara: gizon lasaka potoa asto gainean eta emakume gaixoa, hor konpon!

Azkenik, senar-emazteek oinez jarraitu zuten, eta astoa atzetik, batere zamarik gabe. Eta jendeak:

—Ene, ene, ene! Ikusten al dituzue horiek? Lau hankako astoa izan eta alferrik eramatea ere. Lelo halakoak!"

 Ai, adiskide,  gogoan izan itzazu hitz hauek zure bihotzean: “lehenago faltako da zer jana zer esana baino”.


Ezezaguna