Anai Martzelino, Ire ezkutitza San José egunian artunian. Ni orain arte emen ozazunarekin oso ondo arkitzen nok J. E. Ai anai, pentsatzen netxoan aspaldin oso netzako aztua oteitzan, edo bestela oso ikaratua izango aizela gerra onekin.
Or izantzan gerra emengokin konparatzeko batez uen izan, emen jendekgorriak ikusteizkik mutil, emen gorri ori trintsera bat kenduko bazaye akutxilo sartu bearra zeok, akaso aitukok iñoi galdetzen baiyok ze mendi dan au. Olibar esateziek gu orain garen oni, emen gorri ok tankekin ta guzti preparatzeituk, ik etzekit jakingo deken nolako tankek dauzken, aurreko baten ataken beak asi ituan aurrea naiyean tanke ta guzi, lau kenduzizkioau, bat serbizioa iteko balio dula arrapatuzioau, ta beste iru berriz kiskalita utzizkiu gasolina botellakin eta eskuko bonbakin, baño tanke ruso oik aundik dituk, kañoi bat eta bi ametralladoria emateizkie ta lau bat lagun barrun emateizkie bakoitzak, eta tanke ok aldapa dezentetsotan ere iyo iteituk mendira eta tira suelto iteiye oik.
Gure erriko Gregoriyokin soldau Afrikan eon dienak bazabiltzak emen, eta otako bati galdetuzioat aber ze iteun Gregoriyo Bariak, eta ala esan ziak, bestetako ez omen dik balio eta arrantxero eon biar, erdara ezdakila ta libratzen omen dek askotan. Nola dabil gue launa Angel? Esaiok emen gustoa artuko genukela be soñua, itzeiteko Degrela kapitainakin eta etortzeko bixitan bakarrik baare. Yre anai Antonio.