Hiru olatuak

https://vimeo.com/475363338

Bermeon bazen sorgin bat besterena beretzen oso zalea. Egun batean, Matxin arrantzalea arrantzatik zetorren eta saski bete antxoa zeka- rren; batzuk bizirik zeuden oraindik. Sorgina bidera atera zitzaion:

-Kaixo, Martin, gaur arrantza ona, ezta? -esan zion.

-Bai, ez dago gaizki. Lan gogorra izan da, baina azkenean lanak balio izan du -erantzun zion arrantzaleak.

Handik alde egitera zihoan, nahiago baitzuen sorgin batekin hizketan inork ez ikustea, baina hark esan zion:

-Aizu, zergatik ez dizkidazu antxoa horiek ematen ?

-Baina zer diozu, emakume? -esan zion Matxinek bere onetik ateratzen hasirik- zu burutik egina zaude! Aide nire bidetik, atso zahar hori!

Eta hori esanez, mutilak bultzada batez baztertu zuen eta bere bideari jarraitu zion. Sorginak ezin zuen bere haserrea disimulatu.

-Madarikatua! Hau ez duk horrela geratuko! Ordainduko didak, bai! -esan zuen ukabila jasoz.

Eta, hori esanik, bere alabaren eta lagun sorgin baten bila joar

zen.

-Entzun ondo! Matxin arrantzaleak bere saskikada antxoa ukatu dit eta gainera, atso zaharra deitu dit... eta hori bai ez diodaia barkatuko! Bihar itsasoratzen denean, zain edukiko gaitu. Hiru olatu erraldoi bihurtuko gara. Mendeku hartuko dut! Lehenengo oIatuak kezkatu egingo du, bigarrenak ikaratu eta hirugarrenak... hirugarrenak hondoratu egingo du!

Eta hirurak hondartzarantz abiatu ziren. Matxinek ez zuen sal baziorik izango, baldin eta Takiok, bere auzoak, dena entzun eta lagu­nari esan ez balio. Matxin kezkatu xamar geratu zen... ez zen gauza ederra olatu bihur zitekeen sorgin ahaltsu batekin gaizki egotea... Hala ere, itsasoratu eta erasorako prestatzea erabaki zuen.

Biharamunean, ohi zuen bezala, sareak prestatu eta Takiorekin itsasoratu zen, hark berekin joan nahi zuela adierazi baitzion.

Bazeramaten alditxo bat itsasoan, eta horretan olatu handi bat ikusi zuten beraiengana zetorrela.

-Hona lehenengoa! -esan zuen Matxinek.

Olatua iritsi eta gora-gora jaso zuen txalupa.

Handik pixka batera bigarren olatua azaldu zen.

-Hara, bigarrena ! Eutsi, Takio, honek dantzan jarriko gaitu eta !

Eta hala gertatu zen. Bigarren olatua aurrenekoa baino handia- goa zen eta txalupa lehenengo ezkerrera eta gero eskuinera etzanarazi zuen. Bazirudien txalupa une batetik bestera hondoratuko zuela. Baina bigarren olatua ere pasa zen.

Azkenean, urrutira, hirugarren olatua ikusi zuten. Izugarria zen, besteak baino askoz handiagoa, beltza eta beldurgarria.

-Hara, bada, hirugarrena! Eme egon, Matxin -esan zion arran- tzaleak bere buruari-, okerrik egiten baduk galdua haiz eta !

Matxinek arpoia hartu zuen eta erasoari aurre egiteko prest jarri zen. Olatu izugarri hura txalupa eta bi gizonak irenstera zihoanean, Matxinek arpoia jaurtiki zuen olatuaren bihotzera, erdi-erdira. Ikaragarrizko oihu bat entzun zuten, olatua gorri-gorri bihurtu zen segituan eta txalupa ukitu gabe desagertu zen.

Matxin eta Takiok pozaren pozez elkar besarkatu zuten eta por- tura itzuli ziren; arrantzarik egin gabe zetozen, baina aski zuten egun hartarako.

Biharamunean herritar guztiak galdezka ziren zer gertatu ote zitzaion sorgin famako emakume bitxi hari, arrastorik utzi gabe desa­gertu baitzen, hondartzan azaldu zen lepoko zapia ez bazen. Inor ez zen ausartu haren alabari eta lagunari ezer galdetzera; haiek, beltzez jantzirik, negar eta negar ari ziren itsas bazterrean.

Horretatik, Bermeoko arrantzaleek beti gogoratzen dute historia hau, eta beti batera azaldu ohi diren olatuei "hiru Mariak"deitzen diete.