Baten historia

BATen historia / Rosa Osuna / Nire gurasoei

Kaixo, nire izena BAT da.
Mahai batean jaio nintzen (objektu) gauza arraroez inguratuta.
Esku batzuek kilima eginez giza irudia ematen zidaten bitartean, ni nolakoa izango ote nintzen galdetzen nion neure buruari.
Nire burua lehenengo aldiz ikusi nuenean nahikoa gustura gelditu nintzen, (nahikoa gustatuta) baina nire iritzia eskatu izan balute uste dut askoz hobeto (dotoreago) geldituko nintzela.
Nire iritzia eskatu izan balute...
Begiak distiratsuagoak eta adierazgarriagoak jarriko nituen...
Eta hankak luzeagoak, zazpi leguako botak jantzi ahal izateko eta igel batekin lasterketak (karrerak) egin ahal izateko.
Eta aho handi bat, hortzez betea, ogitarteko erraldoiak jateko eta birikak ondo beteta abesteko dutxan eta beste leku guztietan..
Eta ez hori bakarrik, kolore ikutu bat ere emango nion nire buruari.
Zuk zer uste duzu? Ongi nago horrela?
Kontua da bukatu nautela eta hementxe utzi nautela bakar-bakarrik. Nire ingurura begiratu eta hauxe galdetzen diot nire buruari: nor naiz ni?, eta zertarako balio dut?
Agian, oraindik idatzi gabe dagoen historia bateko pertsonaia naiz,
Behar bada, super heroi indartsu bat naiz, jendeari laguntza ematen diot eta ospetsu egiten naiz.
Agian artista bat naiz...
Edo zientifiko azterlaria eta jakintsua
Edo musikaria.
Edo ipuin alai-alai bateko pertsonaia nagusia.
Edo munstruo beldurgarria eta arriskutsua, denak izutu eta ohe azpian gordetzera behartzen dituena.
Edo agian soilik plastilinazko panpina naiz, ezertarako balio ez duena eta non bukatuko duen inork ez dakiena.
Baina, ni hemen nagoen bitartean eta zuk entzuten didazun bitartean, zure laguna izatea gustatuko litzaidake.
Eta zurekin batera ezagutu eta bizi gela honetako sorpresa guztiak.
Izan ere, nork daki? Behar bada, egunen batean, zu eta biok istorio polit bateko partaide izango gara.