Literatur printzak hitz lauz

http://aittu.podomatic.com/entry/2012-01-10T02_53_27-08_00

Irakurlea: Iñaki Otaegi - Idazlea: JoseBa Sarrionandia

Heriotza zigorra erabakita zegoen, apelaziorik gabe, eta abisua emana zitzaion kondenatuari. Goizaldeko seietan urkatuko zuten, eta orduaren zain zegoen, ziegan.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-29T15_04_32-08_00

Irakurlea: Bego Akisu - Iturria: Joseba Sarrionandia

Goiza Ezkurdin pasatu nuen, aulkian eserita, irratia entzunez eta han urmaeletan bizi diren ahate koloretsuei begira. Etxera bueltatuta ohe gainean etzutearekin batera ohartu nintzen irratia falta zitzaidala.

 

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: “Egonean doazen geziak” 

Bazen behin bikote “progre” bat.

Autoa bere lekutik desagertu zen egunean, sekulakoak eta bi esan zituzten lapurren eta -batez ere- horrelako jendea sortarazten duen gizarte-munduaren kontra.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-07-01T14_33_52-07_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: Diario de Noticias

Ahulezia gizakien berezko ezaugarria da. Ahul jaiotzen gara, hauskor, babesgabe, eta askotan onartu nahi ez badugu ere, ahul izaten jarraitzen dugu heldutasunera heltzean.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2009-02-11T15_45_12-08_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: Diario de Noticias

Geure buruaz dugun iritzia hobetzeko lagungarri ei diren liburuz beteta daude liburu-dendetako apalak. Auto-estimua hobetzeko teknikak eta gomendioak jasotzen dituen hamaika liburu dago, "Izan zaitez zu eta irabazi" eta horrelako izenburuekin.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2014-10-02T07_28_08-07_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: Diario de Noticias

Erradikal hitzak ez dauka prentsa onik, ez dago ondo ikusia. Gaur egun, ba-tzuk besteei aurpegiratzen dieten irain moduko bat bihurtu da erradikal hitza. Zuek erradikalak zarete, ba zuek gehiago. Erradikala hitzaren esanahia oso modu murriztu eta itxian ulertzen da, oso modu negatiboan.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-07-02T08_30_01-07_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: Diario de Noticias

Kopiatzea ez dago ondo ikusia. Zerbaitek balioa izateko originala izan behar omen du, jatorrizkoa. Baina ohartzen ez bagara ere, kopiatzen ari gara une oro, besteek egiten dutenari begiratzen diogu eta handik interesgarria iruditzen zaiguna geureganatzen dugu. Kopiak gara.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2009-02-11T15_08_54-08_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: Diario de Noticias

Gustuko ditut abesti batekin maitemintzeko gai diren pertsonak. Hain gustukoa duten kanta entzuteko erregutzen dizutenak. Zoragarria da, ezta?, galdetzen dizute kantak eurengan piztu duen pasioa zeure aurpegian ere bilatuz.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-07-01T14_08_22-07_00

Irakurlea: Pako Eizagirre / Iturria: Diario de Noticias

Norbaitek galdera hau eginez gero, jakingo al genuke zer erantzun? Gai izango al ginateke zoriontsu garen ala ez bereizteko? Posible al da erabakitasunez bai ala ez erantzutea galdera honi?

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-21T14_10_07-08_00

Irakurlea: Maribi Urkola - Iturria: BERRIA egunkaria

Amonak eskaleak hartzen zituen etxean. Halaxe kontatzen du behintzat amak. Haurrak zirelarik kalean burla egiten zioten aldian-aldian etortzen zen eskaleari eta gero etxera bueltatzean eskale bera aurkitzen zutela etxean, eskaratzean.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-27T13_35_46-08_00

Irakurlea: Jose Mari Arnal - Iturria: BERRIA egunkaria

Charles Darwinek ez zuen presarik hartu liburua argitaratzeko. Ia hogeita hamar urte behar izan zituen Espezieen Jatorria lana bukatzen. Liburu hartantxe azaldu zuen eboluzioaren teoria ezaguna. Argitaratu aurretik, anotazioak besterik ez zituen idatzi.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-28T13_00_19-08_00

Irakurlea:Miren Ormazabal - Iturria: BERRIA egunkaria

Ez pentsa, autobusean joateak baditu bere alde onak. Paisaiaz goza dezakegu eta baita atseden hartu ere, aldi baterako.

Irakurlea: Josune Uribe-Etxebarria - Iturria: BERRIA egunkaria

Lagun batek kontatu zidan duela gutxi zergatik erabaki zuen medikuntza ikastea. Neskatoa zelarik ezin zuen jasan aitona ohean etzanik ikustea, gaixo.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-06-08T11_11_51-07_00

Irakurlea:Txaro Navarro / Iturria: BERRIA egunkaria

Haurra lo geratu da. Ontzi bete esne du ondoan. Xagu batek edan dio esnea. Haurra esnatu denean negarrez hasi da, esnerik ez baitzen geratzen edalontzian. Estutu egin da xagua eta ahuntzari eskatu dio esne gehiago.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-01-07T13_50_15-08_00

Irakurlea: Nieves Onaindia - Iturria: Bilbo irribarrez

Zinera sarri. Baina butaketara gutxitan joaten nintzen ni gaztetxotan. Jeneralera beti, “oilategira” edo “zorritegira”, boltsan kakauesak, gaztaina erreak, saladillak edo holako zeozer hartuta.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-01-08T09_55_32-08_00

Irakurlea: Mari Paz Elortza - Iturria: Diario Vasco

Badakizue zer itz esan degun? Perretxikua. Gaur egun esaten dan bezela, janari preziatua. Landatu gabe gure lurrak ematen digun janarietako bat. Eta nolakoa! Bere garaiak ditu.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2007-12-25T14_04_37-08_00

Irakurlea: Itziar Garmendia - Iturria: EGUNKARIA

Lehen lagun nituen neskak orain ama bihurtu zaizkit. Ez nire eraginaz, noski. Eta era berean, lagunago egin nahiko nukeen ama jende asko ere ezagutzen dut. Denek kontatzen didate gauza berbera, eta neronek ikusia dut etxean ilobekin: gaurko umeak izugarri aspertzen dira.

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-01-01T10_21_00-08_00

Irakurlea: Raul Lopez de Munain

Sarritan, galdera hau egiten dizute: "Zer izan nahi duzu handitzen zarenean?" Eta ba­tzuetan zuk honela erantzuten duzu: "Sendagile, kantari, gozogile... Eta gehienetan, ostera, zure erantzuna hauxe izaten da: "Oraindik ez dakit".

 

http://aittu.podomatic.com/entry/2008-01-07T13_04_08-08_00

Irakurlea: Pako Eizagirre - Iturria: GAROA 

Ura zan gizona, ura!

Zazpi oin ta erdi bai luze, makal zugatzaren irudira zuzen, pagorik lodiena baizen zabal, arte gogorra bezela trinko, gorosti ezearen antzera zim

Orrela zan Joanes nik ezagutu nuanean.

 

Páginas